XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1876az geroztik aldaketaren sustraiak aurreragoko urteetan bilatu beharko genituzkeen arren guztiz bestelakoa izango da euskaltzaleen, euskaltzale askoren bederen, ikusmoldea.

Ukatu egingo dute hauek euskaldunen eta espainiarren jatorri komuna eta Arana-Goirik 1902an argitaratutako El baskuence en toda el Africa ikus haren Obras Completas, 2.218-2.241. or. joko nuke, besteak beste, diodanaren adibidetzat.

Gainerako guztiekin zerikusirik ez duen hizkuntzatzat, hizkuntza indoeuroparren itsasoan bakarti eta isolaturik dagoen uhartetzat, hartuko dute hauek euskara.

Ikusmolde aldaketa honi loturik daude, jakina, garai honetan indartzen diren joera hipergarbizaleak ere.

Hizkuntzaz kanpoko arrazoiak (ekonomikoak, politikoak...) daude Tovarrek argi erakusten ez baditu ere jarrera hauen azpian, baina arrazoion eragina bete-betean isladatuko da ikerketa linguistikoetan.

Gauzak bere onera ekarri beharra zegoen beraz.

Eta horretarako ezer ere ez hobe erizpide linguistiko hutsetan, ahalik eta zorrotzenetan, oinarritzea baino.

Gogotik ekin zion Mitxelenak erizpide horiek ezartzeari.

Erabakiorra da beraren Lenguas y Protolenguas (1963, 3. arg. ASJU-ren gehigarriak 20, 1990).

Arazo honetaz dihardu Sobre el pasado de la lengua vasca-ko azken hiru ataletan eta SHLV hau osatzen duten 2-12 bitarteko lanetan ere.

Orobat LH-n aurki ditzakegun Estructuralismo y reconstrucción, Comparación y reconstrucción, Gramática generativa y linguística histórica eta Comparación y reconstrucción en linguística lanetan [hauen iruzkina eta gauzak behar bezala ulertzen lagungarri gerta daitekeen sarrera antzekoa: J. Gorrochategui, Sobre Lengua e historia: comentarios de linguística diacrónica, vasca y paleohispánica, ASJU, xx-2(1986), 507-531].

Mitxelenak euskararen apartekotasuna inolako ezbairik gabe aldarrikatu zuen arren, mende luzeetan zehar berarekin harremanetan eta, sarritan, berarekin lehian izan diren beste hizkuntzekiko kidetasun estuak ere argi eta garbi aitortu zituen.

Zailtasunak, jakina, kidetasunok frogatzerakoan, emailea nor eta hartzailea nor eta, batez ere, batetik besterako aldaketa noiz eta nola burutu den argitzerakoan etorriko dira.

Aldez aurretik, behinik behin, hizkuntza bakoitza bere baitarik esplikatzen ahalegindu beharko dugula esango du Mitxelenak.

Eta, euskaraz den bezainbatean, ez da horretarako Meilletek eta, uste zuten bezala Etxepareren bertsoak mundura jalgi arte itxaron beharrik.

Aitzitik, eta Luchairek erakutsi legez, bada behin XI. menderaz gero zer erabili eta zertaz baliatu.

Akitaniera eta iberikoa ere nahitaez miatu beharreko harrobi izango dira eta horretan ihardun zuen behin eta berriz Mitxelenak.

Lanen bat aipatzekotan, De onomastica aquitana (1954) nabarmenduko nuke [ikus orain LH-n.

Gure bilduma honetan badira gai honi buruzko beste zenbait.

Mitxelenaz geroztik, bide beretik abiatu da J. Gorrochategui.

Noraezekoa dira beronen Estudio sobre la onomástica indigena de Aquitania, Bilbo, EHU, 1984 eta ondorengo lanak].

Mitxelenak bere erizpidearen sendogarri (SHLV, 3,1 hh), itaun(du)-ren jatorria argitzeko, erosoago begitandu zitzaion euskarazko *egite-une batera jotzea, esate baterako, erdal ereduetan pentsatzea baino.

Ongi jabetu zen bere arriskuak ere bazituela erizpide honek.

Begiratu, adibidez, ikusi batera eusk. begi-ra-tu ere izan daitekeen arren, badirudi lat. uigilare dela oraingoan aukera ziurragoa.